Familiatik datorren tradizioa, Ibarplasen 1991z geroztik ari gara neurrira egindako PVCzko leihoak eta kanpoko arotzeriako mota guztietako soluzioak fabrikatzen eta instalatzen.
Gure produkzioaren eta instalazioen kalitatearekiko konpromisoak marka, material eta, jakina, profesional onenekin lan egitera eraman gaitu beti. Gure giza taldea da, zalantzarik gabe, gure baliorik onena. Belaunaldien arteko erreleboa eta hobetzeko etengabeko grina funtsezkoak izan dira azken hamarkadetako gure lanaren arrakasta ulertzeko.
Gipuzkoan kanpoko arotzeriako profesionalak gara eta neurrira egindako PVCzko ateak eta leihoak fabrikatzen eta instalatzen espezializatuta gaude. Esaguzu zer behar duzun eta neurrira egindako plan bat prestatuko dugu zure kasua aztertzeko, eta zure beharrak ongien beteko dituzten materialei eta soluzioei buruz aholkatzeko.